Twitter kontua martxan jartzeko eskatu dio PSEk Pasaiako Udalari
Pasaiako Udaleko PSE-EEren udal taldeak eskatu du Pasaiako Udalak Twitter kontua abian jar dezala, “2009tik geldirik dagoelako”. Kontu hori herritarren intereserako baliagarria dela esan dute sozialistek, “egitasmoen berri emateko, oharrak zabaltzeko, edo informazioa emateko”. Horrez gain. behin berriz ere abian jarrita, udalaren Twitter kontuaren berri emateko eskatu diote udalari, “eta teknologia berrien aldeko apustua egin dezala nahi dugu, gardentasuna eta parte hartzea bultzatuz gai publikoetan”. Pasaiako PSE-EEren bozeramaile Izaskun Gomezen arabera, @Pasaiakoudala Twitter kontuak 186 jarraitzaile ditu, “horrek esan nahi du herritarrek interesa badutela”.