Ohiko osoko bilkura egingo du Lezoko Udalbatzak etzi
Bederatzi puntuz osatutako gai ordena landuko du ostegunean Lezoko Udalbatzak 19:30ean hasita. Besteak beste, hiru mozio aztertuko dituzte bilkuran, bi PSE-EEk aurkeztutakoak eta hirugarrena, EAJk. Pertsona fisikoak epaiketa tasak ordaintzetik salbuesteko, eta pentsioen eguneraketa eta errebalorizazioaren defentsa planteatuko du alderdi sozialistako zinegotziak bere taldearen izeanean aurkeztutako bi mozioetan. EAJk berriz, etxe kaleratzeen gaia eramango du aurkeztuko duen mozioaren bidez plenora.