Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek jakinarazi dute larunbatetan ere egingo dituztela irteerak, eta lehena honetan izango dela, otsailaren 2an. Hala, Euskal Herriko Gazteluak izenburupean, zazpi txango egingo dituzte larunbatetan, eta otsailaren 2koan Eskoriatza aldera joango dira, Aitzorrotz aldera igo, hortik Dorleta auzora jaitsi, eta bidea Leintz-Gatzagan bukatzeko. Arlabango gainean bazkalduko dute Antxoko mendizaleek, eta bazkalostean, Leintz-Gatzagako gatzaren museoa bisitatuko dute.
Izena eman nahi dutenek 943 514 700 telefono zenbakira dei dezakete edo taldearen egoitzara joan daitezke bihar (asteazkena) eta etzidamu (ostirala) 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago,
Jaizkibelen webgunean.