Josune Balda oiartzuarra epaitzen ari dira
Atzo hasi eta bihar arte iraungo du Josune Balda oiartzuarraren epaiketak. Fiskalak 10 urteko zigor eskaera egin du. Otsailean, hiru urte beteko ditu preso Baldak, prebentibo gisa.
Atxilotu zutenetik, hainbat espetxetan izan dute oiartzuarra, eta egun hauetan Soto del Real espetxean dago, epaiketarako. Gero, Picassentera eramango dute, etxetik 1.500 kilometrora (Valentzia, Herrialde Katalanak).
Ezker abertzaleak, blokeo egoera salatu du: “Frantziako eta Espainiako estatuak, Euskal Herriarekin duten gatazka politikoa gainditzeko aukeraren aurrean daude, eta epaiketa hau konponbidearen aurkako oztopo argia da. Beraz, egiteko duguna, herri presioaren bidez egiten ditugun urratsekin bi estatuak mugiaraztea da”.