Ihoteak direla eta, Abaraxka goizago itxiko dute ostiralean
Abaraxka Udal Ludoteka goizago itxiko dute ostiralean. Izan ere, 19:00etan intxixu eta sorginei harrera egingo diete herritarrek plazan, Ihoteen harira. Ludotekako bazkideek ere festa horretan parte hartzeko auekra izan dezaten, Abaraxka 18:30ean itxiko dute (normalean baino ordubete lehenago).
Bestalde, ludotekan bertan ere ospatuko dituzte Inauteriak. Arduradunek jakinarazi dute otsailaren 11n egingo dituztela.