Gipuzkoako diputazioak Seaskaren aldeko deialdiarekin bat egin du
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Seaskak deituta larunbatean arratsaldeko bostetan tren geltokitik abiatuko den manifestazioarekin, eta ordezkaritza bat bidaliko du Hendaiara. Baiona suprefetak Herriko Etxeari jakinarazi zion ikastolek diru-laguntza publikorik ezin dituztela baliatu eta, Gipuzkoako diputazioarentzat, “horrek guztiak Seaskaren eredua arriskuan jartzen du eta baita euskararen jarraipena Lapurdin, Zuberoan eta Behe Nafarroan”.
Era berean, herritarrei dei egin die aldundiak, “erabaki larri honen aurrean kalera irten daitezen”.