Amnesty Internationalen haur soldaduen erakusketa, Hendaian
Amnesty Internationalen Haur soldaduak erakusketa Hendaian jarriko dute otsailaren 2tik 19ra, Mediatekan. Hamabi paneletan banatu dituzte argazkiak, eta Herriko Etxetik azaldu dutenez, “argazki erakusketak kontraste hunkigarriak azaltzen ditu, alde batetik, haurraren freskotasun eta inozentzia, eta bestetik, gatazka armatuen bortizkeria”.