'12x12 zm' erakusketa, Hendaiako Mendi Zolanen
Pasaiatik Hendaiara joan da ’12 cm’ (Pasaian) edo ’12×12 zm’ (Hendaian) erakusketa. Hala, San Pedroko Udal Aretoan abenduan zehar ikusi ziren formatu txikiko lanak otsailaren 15era arte ikus daitezke Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean. 60 artistaren 140 bat lan ikus daitezke kultur azpiegituraren hirugarren solairuan, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Angela Mejias Begiradak elkartearen lanari esker iritsi da berriz ere erakusketa Hendaiara.