Tasen gaineko salbuespena eska daiteke Oiartzunen
Tasen (zaborra, ura eta estolderia) gaineko salbuespena eskatzeko epea irekita dago Oiartzunen, otsailaren 28ra arte. Bi baldintza hauetako bat bete behar dute interesdunek salbuespena jaso ahal izateko: prestazio ekonomikoen onuraduna izatea, edo lanbide arteko gutxieneko soldata ez gainditzea. Eskaerak, udaletxeko informazio bulegoan egin behar dira.