Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere ohiko Inauteriak baino astebete goizago egingo dituzte Ihoteak Oiartzunen. Ostiraletik hasi eta igandera arte, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Hauxe da egitaraua
Otsailak 1, ostirala
- 19:00etan. Azeri dantza eta sorgin dantza.
- 19:30ean. Intxixu eta sorginei ongietorria eta auzoetako banderen igoera.
- 21:00etan. Bokata-jate basatia kantinan.
Otsailak 2, larunbata
- 09:00etan. Auzoetan kuestazioa.
- 18:00etan. Auzoetan ibilitako koadrilak elkartuko dira plazan, jai giroan.
Otsailak 3, igandea
- 09:00etan. Diana Lartaungo txistulariekin.
- 11:30ean. Haur kalejira. Elizaldeko gurasoak eta ikasleak, karroza eta guzti aterako dira ikastetxetik, eta plazara joango dira, Belutenetik pasatuta.
- 12:30ean. Mutxikoak plazan.
- 17:00etan. Haur jolasak.
- 19:00etan. Intxixu eta sorginei agurra.
- Ondoren. Suzko akerra.