Lezoko Maider Aginaga eta Janire Fernandez, Soinu Zahar txapelketako irabazle
admin
Bidasoa
Lezoko Maider Aginaga eta Janire Fernandezek irabazi dute Soinu Zahar txapelketa, A eta B kategoriatan hurrenez hurren. Gezalan jokatu zen txapelketa eta guztira 7 eta 15 urte arteko 43 neska pasa ziren oholtza gainetik, bi mailatan sailkatuta. 7 eta 11 urte arteko kategorian, Aginagaren ondoren sailkatu ziren Etxarri Aranazko Elai Gomez eta Altsasuko Amets Maiza. 12 eta 15 urte artekoen taldean berriz, Fernandez ondoren sailkatu ziren Billabonako Maddi Otegi, eta Lezoko Nora Fraile.
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Gazteen Neskatxena Ligaxkaren lehen multzoko bigarren kanporaketa eta bigarren mulzoko lehen kanporaketa izan da larunbatean Murixka dantza taldeak antolatutakoa.
Dantzariek maila “txukuna”
Nexkatxena Ligaxkaren hasiera izanik ere, Lezon aritu ziren 43 dantzariek “maila txukuna” erakutsi zutela orohar nabarmendu du Esti Iturria Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkariak: “Liga hasiberria dela hartu behar da kontuan, eta hasiera horretan ere urduritasunak agerian gelditzen dira. Hala ere maila ona erakutsi dute 43 dantzariek”. Urtetik urtera, dantzarien maila hobetzen doala nabarmendu du gainera Iturriak, “azken urteetan oso altua da”.
Legazpin jokatuko da ligaren finala maiatzean, eta maila bakoitzeko 15 dantzaririk onenak lehiatuko dira bertan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.