Hondarribiko eta Irungo udalek bultzatuta, Bidasoa Bizirik erakundeak A3 Innov Mugabe programa abiatu du eskualdeko enpresetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko xedearekin. Irungo eta Hondarribiko hamar enpresek parte hartu ahal izango dute Bidasoa Bizirik-en programa berrri honetan.
Hala, proiektu teknologiko berritzailea garatu nahi duen Hondarribiko edo Irungo edozein enpresak parte har dezake programan. Horren arabera, teknologian berezitutako enpresa baten laguntza jasoko du enpresa parte hartzaileak, eta diagnostiko teknologikoa garatuko dute. Innov Mugabe proiektuak enpresa laguntzailearen zerbitzua bere gain hartuko du, 6.000 eurora arte.
Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 25era arte zabalik egongo da. Martxoaren 12an onartutako parte hartzaileen gaineko ebazpena plazaratuko du Bidasoa Bizirik-ek, eta ekainaren 12ra arte egin ahal izango dute diagnostikoa.
Informazio gehigorako
Innov Mugaberen weborrira jo dezakete interesatuek.