Inauterietan egingo dute barrikotea Txintxarri elkartean
Urteroko barrikotea hurrengo larunbatean egingo dute Txintxarri elkartean, Inauteriekin batera. Herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera eta mozorrotuta agertzera. Txartelak Arkaitza, De Cyne Reyna eta Irrintzi tabernetan eta Txintxarri elkartean bertan eros daitezke.