Irungo Udaleko Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte hartzea arloak
www.irun.org atariak 2012an izan duen jarduera aztertu du eta, besteak beste,
IGazte Gazteen Informazio Bulegoa atala bisitatuena izan dela nabarmendu du. Atal horrek, 56.209 bisita izan ditu, 2011n baino %30 gehiago.
Zatoz Iruna, Oiasso museoaren webgunea,
Kirolak eta
Irunvi atalek ere bisita dezente izan dituzte.
2011n milioi pasatxo bisita izan zituen udalaren webguneak, 1.017.107, hain zuzen. Urtebete geroago kopuru hori %4,86 hazi da eta 2012. urtea 1.066.560 bisitekin itxi zuten.
Pedro Alegre Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte hartzea arloko ordezkariaren hitzetan, “informatika zerbitzuaren bidez datu horiek bildu nahi izaten ditugu, web orria bisitatzen dutenen jomuga nagusiak zein diren egiaztatzeko”.
Administrazio elektronikoa
S@C tresnaren bidez bideratzen diren administrazio elektronikoaren jarduera ere aztertu dute eta iaz atal hori “sendotu” egin zela adierazi dute, “
Alkatea auzoetan ekimenari esker”. Herritarrek 1.020 abisu, kexa eta iradokizun egin zituzten. Bestalde, udalaren Wifi bidez Internetera sartu direnen kopurua %5,54 igo da 2011rekin alderatuta.