Ibarretxek bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean, Oiasson
Foro Irun XXIek Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia antolatu du ostiralerako, otsailaren 1erako. El caso vasco. El desarrollo humano sostenible –Euskal kasua. Gizakien garapen iraunkorra– berak ekoiztutako liburuaren aurkezpena egingo du lehendakariak bertan. Hitzaldia Oiasso Erromatarren Museoan izango da, otsailaren 1ean, 19:30ean.