Hondarribiak puntu bat lortu du Tolosan, sufritu arren
Hondarribia futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbat arratsaldean Tolosan, Ohorezko Mailako 19. jardunaldian. Berdeak lehen zatian markagailuan aurreratu ziren, baina jarraipenean etxekoek berdindu zuten, penalti baten ondorioz. Gainera, Mikel Llorenteren jokalariak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren jokaldi horren ondorioz eta asko sufritu behar izan zuten berdinketari eusteko.
Partidaren amaieran Llorente pozik zegoen puntuagatik, baina ez hainbeste egindako jokoarekin: “Azkenenan bukaera pitatzeko eskatzen ibili gara, sufritzen. Puntua ona da, baina jokoa hobetzen jarraitu behar dugu”, esan zuen.
Sailkapenean zazpigarren tokian dago Hondarribia, 31 punturekin. Atzetik Touring dauka, 29rekin eta aurretik, Bergara 32rekin eta Berio bat gehiagorekin. Datorren astean derbia jokatuko dute Hondarribiak eta Real Unionen bigarren tak Hondartzan. Irundarrak sailkapeneko bigarren postuan dira, lider Hernanitik 3 puntura. Lehen itzulian Hondarribiak irabazi zuen Galen (2-3).