Berdinketarekin itzuli dira Oiartzungo neskak
Talde indartsua osatzen dute Oiartzungo neskek. Hala ere, asteburu honetan ere ez dute lortu garaipena. Berdinketarekin konformatu behar izan dute beste behin.
Asteburuan, Barakaldoko Pauldarrak taldearen kontra lehiatu dira oiartzuarrak eta 2-2 egin dute. Ane Perez eta Jone Briñas izan ziren golegileak. Oiartzuarrak gehiago izan arren, ez zuten partida bereganatzea lortu. Beste hainbat partidetan bezala gertatu zitzaien: aurretik joan arren, ez zuten garaipena eskuratu. Bigarren zatian, bereziki, izan zituzten aukerak partida irabazteko, baina azkenean berdinketarekin geratzeko bigarren gola jaso zuten.