Bi urteko kartzela zigorra eskatu dute edukiontziak erretzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du edukiontziak erretzea leporatzen dioten gizon batentzat. Ustez gertaerak 2010eko urriaren 19an izan ziren. Gizonari aurpegia maskara batekin ezkutatuta zuela bi edukiontzi erretzea leporatzen diote. Material organikoa biltzeko edukiontzia, erabat erreta geratu zen. Horrez gain, sua ondoko edukiontzira pasatu zela gaineratu du akusazioak, eta kalteak txikiak izan arren, erabilgaitz geratu zela.
Kalteak egitearen delitua egotzi dio gizonari, eta maskara eramatearen astungarriarekin. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du, eta 6.000 euroko zigorra. Horrez gain, Errenteriako Udalari kalte ordainak ematea ere eskatu du.