Beste garaipen bat Oiartzunentzat
Kontrario arriskutsua zuen asteburuan Oiartzunek: Beti Gazte. Joanekoan Ugaldetxon garaipena eskuratu zute lesakarrek. Itzulikoan, gauza bera gerta zitekeela uste zuten oiartzuarrek, talde bereziki arriskutsua delako etxean jokatzen duenean. Hala ere, oiartzuarrek barruan dutena atera, eta garaipena eskuratu zuten. Beste bat jarraian.
Lehen zatian paretsu ibili ziren bi taldeak. Zelaiaren erdialdean jokatu zuten gehienbat, eta talde batek ere ez zuen lortu kontrarioaren gainetik jartzea.
Atsedenaren ondoren, Oiartzun pilak jarrita atera zen zelaira, eta berehala lortu zuten 0-1ekoa (Aritz Bereziartuaren gola). Ordu laurden beranduago iritsi zen bigarren gola, Eñaut Fernandezen eskutik. Oiartzuarrak izan ziren jaun eta jabe bigarren zati osoan zehar, nahiz eta lesakarrek gol bat sartzea lortu zuten. 1-2eko emaitzarekin bukatu zen partida.