Soinu zahar txapelketa Lezon
Arratsaldeko lau eta erdietan hasita, martxan da Lezoko Soinu Zahar txapelketa Murixka dantza taldearen eskutik. 7 eta 15 urte arteko 43 neska elkartu dira Gezalan garaikurarren bila. Bi txandatan dantzatzen ari dira. Lehenak 7 eta 12 urte arteko neskak izan dira eta
Punta Motz eta
Uztai Txiki zortzikoa dantzatu dituzte. Bigarren taldekoak ari dira une honetan, 12 eta 15 urte artekoak, hain zuzen ere, eta
Erribera eta
Upelategi dantzatuko dituzte.