Jolle-k bost metroko olatuak ekarriko ditu astelehenean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du astelehenerako. Izan ere, Jolle izena jarri dioten zikloiak Terranovatik Islandiarako bidea egingo du, eta Irlanda aldean batik bat izango du eragina, haizeak orduko 200 kilometrorainoko indarra hartuko duelako. Euskal Herriko kostaldean ere eragina izango du zikloiak, baina Segurtasun Sailetik nabarmendu dute itsasora mugatuko dela bakarrik eragin hori: bost metro arteko olatuak iragarri dituzte. Hortaz, itsas ertzeko herrietan ohiko segurtasun neurriak ezartzeko eskatu dute. Gaurko (larunbata) alerta horia ezarri dute, haizeak gogor joko duelako.