Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariekin, eta Niessen Auditoriuma lepo,
Eraikiz Zikloaren bigarren saioa egiten ari dira une honetan.
Barrura begiratzeko leihoak, bost euskal presoen historia kontatzen duen filmaren emanaldiak hartu du gaur agertokia. Xabier Oleagak aurkezpena eginda, filmaren emanaldiarekin hasi dira. Hura amaituta berriz, Mireia Gabilondo filmaren zuzendarietako batek eta Jon Ugarte euskal preso oihak eta filmeko protagonistetako batek hartu dute hitza.