Guifi.net sare libre eta irekia Hondarribira iritsi da. Atzo, gaiaren gaineko hitzaldia eta tailerra egin zituzten Zuloaga Etxean, eta otsailaren 2an, berriz, sarearen instalazio jaia egingo dute. Ekimenok Hondarribiko Gazte Asanbladak, Muara tabernak, Olagarro elkarteak, Lakaxitak eta guifi.net-ek sustatu dituzte, eta gazte asanbladaren
Krisiaren aurrean alternatibak izeneko egitasmoaren barruan daude, Honakoa da otsailaren 2ko egitaraua:
- Goizean: auzolanean antenen instalazioa egingo dute, Olagarro elkarteko eta Muarako teilatuetan.
- 14:30ean: bazkaria Olagarron. Txartelek bost euro balio dute, eta Maitane tabernan, Olagarro elkartean edo hondarribikogazteasanblada@gmail.com-era idatzita lor daitezke.
- Kafea eta gero: Ordenadoreak askatu izenburupean tailerra egingo dute. Bertan, software askearen instalazioa egingo dute, eta hainbat aplikazioren gaineko informazioa emango dute. Ordenadoreak eramateko eskatu dute. Bitarte horretan teknikoek guifinet konexioaren konfigurazioa egingo dute. Horren ondoren sarea inauguratu, eta Muara eta Olagarroren arteko jolas interaktibo telematikoari ekingo diote. Eguna bukatzeko festa egingo dute Muaran.