San Migelen finkatu du alkateak hurrengo hitzordua
Alkatea auzoetan ekimena San Migelen izango da datorren ostegunean, hilaren 31n. San Vicente de Paul ikastetxean egingo dute bilera Jose Antonio Santano alkateak eta bizilagunak, 19:00etatik aurrera.
Alkateak bisitatzen duen zazpigarren auzoa izango da San Migel. Larreaundi, Artiga, Belaskoenea, Behobia, Dunboa eta Lapitzeko auzotarrekin bildu da dagoeneko alkatea. Bileraren ondoren, udalaren webgunean plazaratuko dira ondorioak.