Matrikulatzeko epea irekiko dute Elizalden astelehenean
Elizalde ikastetxean, matrikulazio epea astelehean zabalduko dute (hilaren 28an) eta otsailaren 8ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, arduradunek, jakinarazi dute, asteartean bilera egingo dutela 2010ean eta 2011n jaiotako haurren gurasoentzat. 17:00etan izango da, eskolan bertan.
Hezkuntza Proiektuaren ezaugarri nagusiak azalduko dituzte arduradunek. Ondoren, eskolako instalazioak ikusi eta lekuan lekuko azalpenak emango dituzte, “bertaratuen galderei erantzunez eta zalantzei argibideak emanez”.
Bakarkako elkarrizketa nahi duten interesdunek ere badute horretarako aukera. Ttelefonoz dei dezakete edo ikastetxetik pasatu. Telefono zenbakiak honakoak dira: 943 49 01 93 (Haur eta Lehen Hezkuntza) eta 943 49 10 17 (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza). Bulego ordutegia honakoa da: 09:00etatik 13:30er,a eta 15:00etatik 16:30era.