Kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua, Donostian
Cristina Enea fundazioak antolatua, hilaren 31n (osteguna) Pasaiako kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua egingo dute, 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Honakoak dira parte hartzaileak: Javier Belza (ekonomialari eta ingurumen aholkularia), Iñaki Aristi (Herrera Herria herri batzordeko kidea), Amaia Agirregabiria (Pasaiako alkatea) eta Koldo Unzeta (EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea).
Bertan, kanpoko kaiaren gaian izan den parte hartze publikoa, kritika soziala eta erabakiguneak aztertuko dituzte. Arantza Kalzada kazetariak moderatuko du mahai-ingurua