Urtero bezala, aurten ere egingo dute Kalamu Eguna Arraguan dagoen Goiko Eskolan. Hauxe da egitaraua:
- 18:00ak arte: dastaketarako loreak aurkezteko epea.
- 18:30ean: solasaldia. Bilbotik, Recoge y Siembra dendako arduradun Hugo.
- 19:30ean: kalamu dastaketa.
- Ondoren: sari banaketa.
Antolatzaileek, animatzeko deia egin diete interesdunei, eta kalamuaren liberalizazioaren alde parte hartzera deitu dituzte: “Kalamu gaileta eta bizkotxo goxoak izango dira, giro paregabea, sari bikainak parte hartzaile guztientzat eta arratsaldea girotzeko musika bikaina Jhinfinity Sound-en eskutik”.