Judoa bizi-bizi, bihar, Lezoko kiroldegian
Gipuzkoako Judo Federazioak eta Allerru Kirol Elkarteko judo eta sanbo taldeak antolatuta, Gazte Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketako kanporaketa eta Haur Mailako txapelketarako sailkapen lehiak izango dira bihar (larunbata) Lezoko Bekoerrota kiroldegian, 16:00etatik 19:00etara. Haurren kasuan 90 bat kirolari izango dira lehian, eta gazteetan 100. Hala, kiroldegiaren kantxa nagusian lau tatami (judoa egiteko pistak) jarriko dituzte, beraz, une berean hainbat borrokaldi ikusteko aukera izango da. Otsailaren 3an, berriz, alebinen eta kadeteen txanda izango da, Lezon ere