Plaiaundiko padura
Espezie Exotiko Inbaditzaileen kudeaketa hezeguneetan jardunaldi teknikoa izango da urtarrilaren 31n Plaiaundin, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatuta.
Txingudiko Padurak Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatuta egoteaz gain, Natura 2000 Sareraren parte ere da, Garrantzia Komunitarioko Leku (GKL) gisa. Halaber, nazioarteko garrantzia duen hezegune deklaratu zuten 2000. urtean, Ramsar hitzarmenaren barruan.
Jardunaldian izena eman nahi duten lagunek,
Txingudiko Paduren helbide elektronikoan,
Eusko Jaurlaritzaren helbidean edo 943619389 telefono zenbakian egin dezakete. Izen-ematea debalde da.
Egitaraua:
- 10:00 Jardunaldi Teknikoaren irekitzea.
- 10:15 Espezie inbaditzaileak: Benetako arriskua edo xenofibiaren biktimak. Inaugurazio hitzaldia Miguel Delibes de Castroren eskutik (CSIC-Doñana)
- 11:15 Atsedenaldia eta kafea.
- 11:45 Egungo egoera eta EEIen kudeaketaren erronkak Ramsar guneetan. Bideokonferentzia Laura Máiz-Toméren eskutik (Assistant Advisor for Europe, Ramsar).
- 12:30 Bazkaria.
- 15:30 Maraix d’Orxeko erreserbako espezie inbaditzaileak: Ludwigiaren kasua. Hitzaldia Fabienne Savaryren eskutik (Marais d´Orx Erreserba Naturaleko kudeaketa eta garapen saileko arduraduna).
- 16:15 Flora exotikoa Euskal Herriko Hezeguneak inbaditzen: egungo egoera eta etorkizunari begirada bat. Hitzaldia Mercedes Herreraren eskutik (EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saila).
- 17:00 Fauna inbaditzailea hezeguneetan: arazoak eta kudeaketa estrategiak. Hitzaldia Bernardo Zilletiren eskutik (GEIB).
- 18:00 Jardunaldi teknikoaren itxiera.