Duela hamabost hilabete jarri zen martxan Errenteria-Oreretan
Irrien Lagunak egitasmoa, eta orain arte eman duenaz balantzea egiteko garaia dela iritzi diote. Horrenbestez, datorren asteartea, hilak 29, batzarra egingo dute, 18:30ean, Xenpelar Etxean.
Deialdia irekia da, eta egitasmoan jardun dutenez gain, egitasmora hurbildu nahi dutenak ere animatu dituzte bertaratzera.
Irrien Lagunen arabera, orain arte “elkar ezagutu, ekimenaren oinarriak eztabaidatu, aberastu eta onartu” dituzte, baita euren buruak “antolatu, umeen parte hartze prozesua abian jarri, eta ekintzen aroa jai eder batekin abiatu”.