Eresbilek Kubako nazioarteko tailer batean parte hartu du
Jon Bagues Eresbileko zuzendaria Kuban izan da egunotan nazioarteko tailer batean parte hartzeko. Bertan, Kuba, Puerto Rico, Mexiko eta Nikaraguako ordezkariekin batera bildu da Bagues, eta musikaren ondareari buruz hitz egin dute.
Baguesen hitzaldia “interesgarria” izan zela esan dute hango komunikabideek. Eresbilen lana isilpean egiten duela, eta ez dela oso nabarmena adierazi dute, eta baina “oinarrizkoa” dela “euskal herritarren finkatzea eta kultur aberastasuna mantentzeko”.