Atxilotu bat Irunen, bi ertzain iraindu eta jotzen saiatzeagatik
41 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gaueko hamaiketan Irunen, bi ertzain iraintzea eta jotzen saiatzea egotzita.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bi ertzain gizonarengana hurbildu ziren, lurrean zegoen motor bati begira ari zela. Ertzaintzei iraintzen eta jotzen saiatu zen gizona, iturri beraren arabera. Atxilotu gin zuten, atentatu delitua leporatuta.