Arramendipek batzar orokorra egingo du asteazkenean
Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak urteroko batzar orokorra egingo du asteazkenean, eta bazkide guztiei dei egin diete bertara azaltzeko. Lehen deialdia 17:30ean egin dute, eta bigarrena, 18:00etan. Zuzendaritza batzordea berritzea erabaki beharko dute, eta horrez gain, aurtengo aurrekontua eta iazko jardueren memoria ere jarriko dituzte mahai gainean. Bazkideak animatzeko, jakinarazi dute batzarra bukatutakoan txokolatea pastekin emango dutela.