Antxoko Inauteriek badute gaia: 'Jokoak eta jolasak'
Antxoko Gazte Asanbladak erabaki du 2013ko Inauterietarako gaia: Jokoak eta jolasak. Hortaz, antxotarrek badute otsailaren 9an zer jantziko duten pentsatzeko aukera. Gainera, barrutiko tabernetan ere gai hori erabiliko dute euren ostalaritza guneak atontzeko. Asanbladako kideek, bestalde, jakinarazi dute otsailaren 9an (larunbata) Inauteriekin lotutako herri afaria izango dela, eta bertara joateko txartelak erosteko aukera dagoela jada, 8 euroan, Kamio, Mimos eta Izadi tabernetan. Hala, otsailaren 6ra arte izango dira tiketak salgai; afariaren egunean bertan sarrerak erosi nahi dituenak 12 euro ordaindu beharko ditu.
Otsailaren 9an ere oka joko erraldoia egiteko asmoa dute Antxoko Gazte Asanbladako kideek, eta bertan parte hartu nahi dutenek ohiko tabernetan jarriko dituzten zerrendetan izena eman behar dute.