Sailkapenari begiratuta, badirudi lasai egon daitekeela Hirugarren Mailako Saskilagunak taldea. Izan ere, hamargarren postuan dago, eta 14 talde daude ligan. Baina azken postuetan daudenak, puntu berdintsuak dituzte. Hauxe da sailkapena:
- 10. postua: Saskilagunak. 14 puntu.
- 11. postua: Mondragon Unibertsitatea. 14 puntu.
- 12. postua: Internacional Monst. 13 puntu.
- 13. postua: Mutriku. 13 puntu.
- 14. postua: Astigarraga La Salle. 11 puntu.
Jardunaldi bakarrean, beraz, postu horiek alda daitezke. Zulotik ateratzen ahalegindu behar du Oiartzungo taldeak. Asteburuan izango du horretarako aukera, Mutriku (azken aurrena) izango baitu aurrean. Gaur jokatuko dute partida, 19:30ean, Mutrikuko kiroldegian.