Alabergako kaldereroak asteartean hasiko dira entseatzen
Inauteriak iragartzeko bidean, hurrengo igandean aterako dira kaldereroak herriko kaleetara. Alabergako kaldereroak dira ezagunenak Errenteria-Oreretan, eta dagoeneko asteartean hasiko dira entseguekin. Arditurri auzo elkarteak jakinarazi duenez, asteartean, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean izango dira 19:30ean auzo elkartean bertan. Parte hartzeko nahikoa da auzo elkartetik pasatzea.
Bestalde, igandean 19:30ean aterako da konpartsa, eta Erdialdeko kaleak igaroko ditu. Ohi bezala, kanpamendua Zumardian jarriko dute.