Proisa kulturguneko kideek ekimen berri bat jakinarazi dute. Zinema kluba abian jarriko dute, eta izena ere jarri diote zinemazaleen bilguneari: Zurruna. Hala, aurkezpen emanaldia egingo dutela jakinarazi dute, hilaren 24an (osteguna) 19:30etik aurrera San Pedroko kofradiako areto nagusian. Aurkezpena, gainera, hainbat film laburrekin egingo dute, sanpedrotarrek egindakoak, gainera. Honakoak dira:
- Setioa (Telmo Esnal, 2007)
- Iza (Asier Altuna, 2008)
- No todo San Pedro es orgasmo (Bernar Arratibel)
- San Xan (Migel Mari Torrea, 1987)
- Deus et Machina (Koldo Almandoz, 2012)
- Hamaiketakoa (Telmo Esnal, 2012)
Emanaldiaren ondoren, zinema klubaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, eta solasaldia ere izango da. Proisako kideek nabarmendu dute Asier Altunaren azken lana re ikusteko aukera izango dela, “ondo portatzen bazarete”.