‘Showcooking’-ean parte hartuko duten sukaldariak
Showcoocking saioa antolatu dute Irun+Gastronomiak eta Irungo Atsegiñak otsailaren 7rako, ostegunarekin. Horren arabera, hainbat jatetxeetako sukaldariek jakiak prestatuko dituzte afaltzera hurbiltzen direnen aurrean, afaria bera garatzen den bitartean.
Era horretan, hiriko gastronomia sustatzeaz gain, afarian parte hartzen duten lagunek zuzenean jarraitu ahal izango dute sukaldariek prestatzen dituzten plater guztiak. Era berean, sukaldariei zalantzak edo bitxikeriak galdetzeko aukera edukiko dute bertan.
Ardoarekin uztartzeko aukera
Bodegas Martinez Alesancok eta Grupo Yllerak euren ardoak dastatzeko aukera emango dute
Showcoocking afarian. Hala, plater bakoitza ardo ezberdin batekin uztartu ahal izango dute parte hartzaileek.
Horrez gain, afaltzera hurbiltzen den lagun orok 20 euroko txartela jasoko du trukean, eta Danako, Harria, Gaztelumendi-Antxon, eta La Agricola jatetxeetako degustazio menuen truke aldatu ahal izango dute.
Showcoocking ekitaldian parte hartuko duten sukaldariak dira: Angela Basabe, Naiara Abando, Koldo Salinas, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Xabier Eizagirre, Arkaitz Muguruza, Inaki Barros eta Manu Thalamas.
Menuak 60 euroko kostua edukiko du denera.