Hondarribiko Gazte Asanbladak sare libreen gaineko hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako (hilak 24), Zuloaga Etxean, 18:00etan. Labkaxita hacklab taldeko kideak gonbidatu dituzte eta guifi.net “sare ireki, libre eta neutralari” buruz mintzatuko dira. Gazte Asanbladatik aurreratu dutenez, “helburua da sare telematikoen gaian ere alternatibak badaudela erakustea”. Hitzaldiaren ondoren tailerra egingo dute, gainera.
Biharkoari lotuta, otsailaren 2an ekitaldi praktikoa burutuko dute, Olagarro eta Muara elkarteak guifi.net sarearen bitartez lotuz: “Sare honen etorrerari ongietorri festa prestatu dugu hainbat ekintzekin eta Olagarron bertan burutuko den bazkariarekin”, gehitu dute.
Bi ekitaldi hauei buruzko informazio gehiago nahi duenak,
Hondarribiko Gazte Asanbladaren blogean aurkitu dezake.