Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Literatura lanak positiboki kritikatzen direnean

admin
Bidasoa
2013/01/23
Liburuaren azala

Liburuaren azala

Utriusque Vasconiae-k Euskal Prosa Aztertuz – Kritiko Berrien Ahotsa liburua argitaratu du. EHUko Euskal Filologiako hainbat ikasle ohien lanak biltzen dira bertan, tartean Ane Badiola oiartzuarrarena.

“Kritikoek oso zorrotz kritikatzen dutela esaten zigun irakasleak, eta normalean negatiboki. Gure lanak ez ziren horrela, positiboki kritikatu genuen”, gogoratzen du Ane Badiola oiartzuarrak. Orain den hiru urte Euskal Filologia ikasten zebilen Gasteizen eta Gaur egungo joerak euskal literaturan hautazko ikasgaian hainbat libururen kritikak egin zituzten, horietako bat Euskal Prosa Aztertuz – Kritiko Berrien Ahotsa liburuko orrietan ikusi du argia. Utriusque Vasconiae-k argitaratu du liburua, Jon Kortazar irakaslearen ekimenez. “Irakaskuntza-arloan, eta are gehiago literatura irakasten denean, batzuetan, ikasleek ekarpen sakonak egiten dituzte aztertzen ari diren testu eta egileei buruz, eta ekarpenen sakontasun horrek harridura sortu eta gainditu ere egiten du gai horren alderdi batzuei buruz irakasleak aurretiaz zeukan jakintza bera ere”, idatzi du argitaletxeak, eta Jon Kortazarri hori gertatu zaiola ziur dago. Badiolaren iritziz, ordea, eurek egindako kritikek “freskotasuna” zuten eta “ez dira kritika zorrotzak”, eta horregatik argitaratu dituztelakoan dago. Arkaitz Canoren liburua aztergai Telefono kaiolatua Arkaitz Canoren ipuin liburua aztertu zuen Badiolak Leire Gandarias bere ikaskide gernikarrarekin batera. “Beste ikasgai batean Canoren beste liburu bat aztertu nuen eta gustatu egin zitzaidan, horregatik hartu genuen”, esan du Badiolak. Irakasleak jarritako lana “zaila eta mardula” izan zela nabarmendu du: “Ipuin bakoitza hamaika aldiz irakurri genuen, ez dagoen harrapatu nahian. Gainera, bikoteka egiteko lana zen, horrek dakartzan alde on eta txarrekin”. Badiola eta Gandarias pixukideak ziren garai hartan eta gainontzeko pixukideei lana irakurtzen ibiltzen zirela gogoratu du. “Gure artean, bestalde, komentatzen egoten ginen: ‘Seguraski guk ateratzen ditugun ondorioak idazleak berak ez dituela pentsatu ere egin’. Idazleek esaten dute askotan kritikoek egiten dituzten kritiketan deskubritzen dituztela gauzak”. Orain lan hori irakurtzeak lotsa pixka bat emango diola aitortu du Badiolak, “Norberaren estiloa aldatzen doa eta… Ez dakit ezta irakurri nahi dudan! Nik uste Cano gure lanarekin harrituta geratuko litzatekeela…”. Irakurri edo ez, kritika hori hor dago, denon eskura, baita Canorenarenean ere.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.