
Taldea, aurreko irteera batean
Aiton Bordako Mendi taldeak irteera antolatu du hilaren 30erako, asteazkena. Matxinbentatik abiatuta, 11 kilometro eta erdiko ibilbidea, hiru ordu eta erdin egingo dute, eta Ibai Eder urtegia eta Itaungo iturritik pasata Matxinbeltan amaituko dute. Interesdunek, hilaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera. Mendi irteerarako berriz, goizeko zortzi eta erdietan egin dute hitzordua Aiton Bordan eta parte hartzaileei jateko eta edatekoa eramateko aholkatu diete.