Ihoteetako materiala egingo dute kale ekintzan
Larunbateko kale ekintza saioan, Ihoteetako materiala egiten jarraituko dute 6-12 urteko herriko haurrek, aurreko asteburuetan egin duten bezala. Zakuak, sorgin buruak, intxixu buruak… egiten jarraituko dute. Ttak kale ekintzako arduradunak, 16:30ean jarri du hitzordua Gurutzeko Bizardia elkartean.