Elkartasun kontzertua egingo dute Errenterian Peruko gaixoen alde
Perun lupus gaitza jasaten dutenei laguntzeko elkartasun kontzertua egingo dute otsailaren 1ean Errenteria-Oreretako Telleri Alde ikastetxean, 18:00etan. Gertutik izan du Telleri ikastetxeak Peruko gaixoen egoeraren berri. Izan ere, ikastetxeko irakasle ohi bat misiolari joan baita herrialde horretara, eta bere arreba, gaixo dauka han.
Kontzertua O’ Club taldeak emango du, eta prezioa borondatearen araberakoa izango da. Zero ilara ere badago; alegia, joan ezin baina lagundu nahi dutenentzat. Sarrerak ikastetxeko idazkaritzan eta Morrongilletako kioskoan lor daitezke.