Atez atekoaren gaineko urtebeteko moratoria eskatu du Lezo Garbiak
Lezo Garbia plataformak atez atekoaren gaineko urtebeteko moratoria eskatu dio Gobernu taldeari, eta denbora tarte horretan “txipadun edukiontzi marroia” ezartzeko ere. Urtebete ondoren, hondakin bilketan izandako emaitzak aztertu, eta aurreikusitakoak ez badira “kontsulta loteslea” egitea proposatu du Lezo Garbiak: “udalerrian zabor bilketarako aukerarik jasangarriena eta egokiena zein den erabakitzeko, atez atekoa edo edukiontzi marroia”.
Eskaera herenegun egin zuen erregistroan atez atekoaren kontrako taldeak, eta bertan, “gehiengoari bizakrra ematea” leporatu dio Ainhoa Zabalo alkateari: “Irailaren 6an 1.941 sinadura bildu eta erregistroan aurkeztu bagenituen ere, erantzunik ez dugu jaso. Itxura guztien arabera, alkatea atzera ezinezko bidetik abiatzea erabaki duela dirudi, herrikideen eskaerei jaromonik egin gabe”.