Ander Lizarraldek proiektu berria aurkeztuko du
Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak, egitasmo berria du eskuartean. Ez gara palestinaz ari izena du eta bertsoak, musika, poesia eta antzerkia uztartzen ditu.
Proiektua datorren asteazkenean, hilaren 30ean, aurkeztu du, 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Lizarralderekin izango dira aurkezpenean egitasmoko gainontzeko parte hartzaileak ere: Unai Muñoa bertsolaria, eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariak.
Emanaldiekin, protagonistak “direna erakustera datoz, entzule/ikuslearen aurrean biluztera”.