'Werther' operarekin irekiko du denboraldia Luis Mariano elkarteak
Luis Mariano Lirika Elkarteak Zinemazko Opera denboraldia irekiko du gaur arratsaldean, 19:00etan, Amaia KZn antolatutako emanaldiarekin. Jules Massenet musikariaren Werther opera izango da gaurko protagonista, Edouard Blauek, Paul Millietek eta Georges Hartmannek idatzitako frantsesezko liburuxkarekin.
Werther opera –izenburu bera du euskarazko bertsioak– Johann Wolfgang von Goetheren Die Leiden des jungen Werther nobela epistolarrean oinarrituta dago.