Trintxerpeko Mogambon, emanaldi bikoitza asteburuan
Trintxerpeko Mogambo aretoan kontzertuak izango dira ostiralean eta larunbatean. Hala, ostiralean, Temple of Dub jaialdia egingo dute Roberto Sanchez (Kantabria, Espainia) eta Dreadrive Sound System (Donostia) disko jartzaileekin, 23:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Cigüeña (Valentzia, Herrialde Katalanak) eta Viva Bazooka! (Gasteiz) taldeek kontzertua emango dute, 22:00etan hasita.