Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Traineru Kluben Elkarteak (TKE) bilera egingo du Oiartzungo egoitzan. Hauxe da gai zerrenda:
- Azken batzar orokorreko akta onartzea.
- 2012 denboraldiko TKEren kontuak onartzea.
- 2012 denboraldian TKEren Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketa onartzea.
- Bazkide berriak onartzea (Orio) eta beste batzuek kide izaera galtzea (Zierbena).
- 2013ko San Migel Ligan, antolatzaile bakoitzak estropada bat antolatzeko jarri beharreko diru kopurua onartzea.
- 2013 denboraldirako bazkideek aurkeztutako abala edo bermea onartzea.
- 2013 denboraldirako presidente eta Zuzendaritza Batzordea hautatzea.
- Babesle kontratu berria onartzea.