Telleriko kaldereroak otsailaren 3an aterako dira
Otsailaren 3an aterako dira Telleri ikastetxeko kaldereroak Inauterien etorreraren berri ematera herriko kaleetara. Erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte, eta lau geldialdi egingo dituzte, Gamon Zumardian, zaharren egoitzan, Herriko Plazan eta Koldo Mitxelena plazan. Udal txistulariekin bat egingo dute Herriko Plazan, eta bertan parte hartuko du Telleri Alde abesbatzak ere.