Hilaren 26an, larunbatarekin, Sortu alderdiaren eratze prozesuaren barruko beste bilera bat egingo dute Muara tabernan. Oraingo honetan, alderdiaren antolaketaz mintzatuko dira eta ezker abertzaletik deia luzatu diete jarraitzaileei, bilera joan eta haien iritzia emateko. Eztabaida prestatzeko beharrezko informazioa lehenengo ponentzian ageri dela gogorarazi dute eta, ez duenak,
Sorturen webgunetik jaitsi dezakeela gehitu. Aurreko bilerak bezala, datorren larunbatekoa goizeko bederatzietan hasiko da.